Orrialdeak

jueves, 23 de octubre de 2014

1. SAIO PRAKTIKOA

Lehenengo egun honetan ordenagailu gelara heldu gara denok ikasteko eta lan egiteko prest, bakoitza bere lekuan eseri bezain pronto blogarekin bete-betean sartu gara.
Lehen pausua blog bat nola sortzen den ikastea eta hau praktikara eramatea izan da, honetarako blogger izeneko orrialdean sartu gara eta jarraian sortu dugu bakoitzak berea. Jarraian bakoitzak nahi duen diseñoa eta forma eman dio bere orrialdeari eta hemen hasi dira lehen arazoak sortzen (nola sartu interneteko argazkiak, zein forma aukeratu...) baina irakaslearen eta ikasleon arteko laguntzari esker denok lortu dugu bakoitzak nahi duen moduan diseinatzea bere espazioa.
Klasea bere bukaerara heltzen hasi da eta etiketak nola jartzearen gaiarekin hasi gara, gai hau konplikatuagoa denez denok ez dugu lortu helburua (etiketak nola sortzen diren ikastea) baina apurka-apurka eta elkarlaguntzaz denok izango gara gai hau egiteko.
Hausnarketa txiki bat egiteko ez naizenez informatika gaietan aditua nahiko galduta eta humore txarrean sentitu naiz hasieran baina gutxika-gutxika egin dut eskatzen zidatena eta saiatuz gero gai izango naizela helburuak lortzeko ikusten dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario