Orrialdeak

jueves, 27 de noviembre de 2014

6. SAIO TEORIKOA

Gaurko klasea ere aurkezpenak entzuten eman dugu eta guri bi egokitu zaizkigu.
Oso ezberdinak izan dira gaurko lanak pasa den astearekin konparatuta, izan ere oraingo hontan talde guztiek bideoen bidez egin dituzte aurkezpenak.
Esan beharra daukat euskarri oso interesgarria iruditzen zaidala baina ez askotan erabiltzeko, izan ere lehenengoan nahiko berria izan da baina azkenengo taldearekiko atentzioa jada klaseak galdu egin du.
bukatzeko azken taldeak debate txiki bat sortu du IKT-en inguruan eta batzuek bere iritzia eman dute (baita Alaitzek ere).
Irakasleak drogen eta teknologien arteko konparaketa txiki bat egin du eta hau asko gustatu zait.

martes, 25 de noviembre de 2014

5. SAIO TEORIKOA

Gaurkoa ere aurkezpenez beteriko klasea izan da baina desberdintasun nagusia oraingoan dokumentatzaile lana egiteko aukera izan dugula izan da. Honela hainbat aurkezpen ikusi ostean guk dokumentatu beharreko taldeak hasi dira.
Esan beharra daukat gure lana planteatzeko orduan esan dutenari ez diogula garrantzi handiegirik eman beraiek lana pasatuko baitigute gero, beraz, zertan zentratu gara?
Gehien bat ikaskideen erreakzioak ikusten aritu gara (arreta maila, errespetua...) eta honez gain argaizkiak eta bideoak egiten ibili gara.
Honela konturatu gara zenbait faktorek eragina dutela: espazioak, lekuak, publikoak...

viernes, 21 de noviembre de 2014

5. SAIO PRAKTIKOA

Aste hontako klase praktikoetan denetarako denbora izan dugu.
Hasteko, ostegunean, taldeetan bildu ginen berriro ere dokumentatzaile lana aurrera eramateko.Oraingoan 2 taldek aurkezpenak egin zituzten eta jada bageneukan zer egiten hasi. Honela beraien izenak, bloggak, hausnarketa pertsonalak eta klasearen erreakzioak batu genituen.
Ostirala desberdina izan zen, klasea Sugata Mitra-ren bideo batekin hasi genuen eta bakoitzak apur bat hausnartu eta gero berriro ere gure lana egiten jarraitu genuen (tipo oso interesgarria iruditu zitzaidan).

Bukatzeko Alaitzek gure klasearekiko jarreran pentsatzeko esan zigun, zenbait ikasle (ni barne) klasea bukatu baino lehenago irtetzen baitira. Nik nahiko sinplea dela uste dut: klasean sartzen ez ditugun orduak beste momentu batean egin beharko ditugu lan duhin bat egiteko, hau egiten ez bada notak adieraziko du.
Honez gain klaseko azken minutuetan irakaslegoaren arazoen (depresioa, tratu txarrak...) dramatizazioaren inguruko kritika bat irakurri zigun Alaitzek eta bakoitzak honen ostean testuaren inguruan burura zetorkigun lehen hitza esan behar izan genuen. nirea GEZURRA izan zen.

miércoles, 19 de noviembre de 2014

4. SAIO PRAKTIKOA

Gaurkoa klase nahiko arraroa izan da, irakaslea sartu bezain pronto tokiz kanpo zegoen komentario bat egin dut eta klasea nahiko berotu da baina honek orain arte jaso dudan klase interesgarrienetako bat ekarri dit.
Zenbait ikaslek oraindik ez dakitenez oso ondo egin behar dena eta beste batzuk ez daudenez oso ados irakasleak duen metodologiarekin (ni barne) debate txiki bat sortu da klasean eta hau denok zirkulu baten eserita eta bakoitza bere ustea besteekin konpartitzen bukatu da.
Honela esanda baliteke batzuei klase galdu bat izan dela iruditzea baina nik ez dut horrela ikusten inondik inora. Hau egitera animatzen digute karreran, ikasle eta irakasleen arteko jarrera aldtzea eta bakoitzak bere iritzia besteoi ematea aldaketa bat behar bada hau egiteko.
hau gutxi izango balitz diskusio honen erdian gutako batzuk debatea grabatzen hasi dira eta iritziak emateaz gain (niretzat nahikoa dena) ikt-en agerpena ikusi da eta dokumentazio lan oso on bat egin dute batzuek.
Klasetik sentsazio oso onarekin irten naiz eta oso pozik, ikasgai honetan izan dudan klase interesgarriena izateaz gain denok edo ia denok esan dugulako zer pentsatzen dugun (irakaslea barne).
Ez dut honelakorik ia noiz egin baina Alaitz zoriondu egin behar izan dut sortu duen klase interesgarri honengatik.

jueves, 13 de noviembre de 2014

THE WALL


4. SAIO TEORIKOA

Ostegun hontan ezin izan dugu gauza handirik egin zenbaitek. Klasearen iraupen ia guztia aurkezpenak izan dira eta denontzat erabilgarriak izan arren bakarrik dokumentatzaile batzuentzat izan da bere lanerako baliagarria.
Testuen gai nagusia informazioaren eta ezagutzaren gizartea izan da. Honek pentsaarazi dit nola gaur egun informazio pila bat daukagun eta eskuratu dezakegun baina nola hauetak ia bat ere ez ez den ezagutzan bihurtzen.
Honen ostean zenbait duda argitu ditu Alaitzek eta klasea bukatu egin da.
Esan beharra daukat nahiko ondo sentitzen naizela ikasgai honetan, zenbait ikaskidek oraindik ez dute ondo ulertzen zein den uzti honen helburua baina nik nahikomondo hartu dut ideia nagusia eta eroso sentitzen naiz.