Orrialdeak

viernes, 31 de octubre de 2014

3. SAIO PRAKTIKOA

Aste hontako saio praktikoak gure taldelanak eta baita blogak aurrera egin dezan usteko utzi dizkigu Alaitzek.
Hau honela izanda, hasierako minutuak blogari eskaini dizkiot aste honetan eginikoa azaltzeko eta hausnerkata txiki batzuk egiteko.
hau egin eta gero taldeka eseri eta dokumentatzaile lanarekin hasi gara. Oraindik ez daukagunez zer behatu testu bat taldean irakurtzen hasi gara gure lana zein den azaltzen duena eta bakoitzak bere partea irakurrita konklusioak atera ditu. Nire zatia hezkuntzaren erakargarritasun ezaren, hitza eta irudiaren arteko erlazioaren eta hezkuntzan teknologia sartzearen ingurukoa izan da.
guzti hau irakurri eta gero esan dezakedan bakarra oraindik ere bide luzea dagoela egiteko da, oraindik ere hezkuntzaren faktore asko aldatu behar direla eta gu garela horretarako prestatu beharko gintuztenak.

3. SAIO TEORIKOA

Gaurkoan klasera heldu bezain pronto behean dagoen bideoa ikusi dugu, baina ho9nen ostean berriro sortu zaizkie duda batzuk zenbait klasekideri. Hau ikusita Alaitzek berriro azaldu du zein den ikasgai honetarako prestatu duen lana eta proiektua eta honela pasatu zaigu klasea.
Honez gain gure taldea Alaitzekin egon zen hizketan guk behatu beharreko taldeak beste praktika batekoak baitira eta eman zigun soluzioa modu teknologiko batean beraiekin komunikatzea izan zen. hau jakinda badakigu zein den gure eginbeharra.

viernes, 24 de octubre de 2014

IKTak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA

Galderak:
  • Zergaitik ez du hezkuntzak teknologiaren abiadura berdinean eboluzionatzen?
  • Zerk eragin du azken urte hauetan teknologia ain garrantzitsua delaz ohartaraztea?
Sintesia:
Aste honetan landu behar izan dugun testuak teknologia izan du gai nagusi moduan.
Bertan azaltzen den moduan azken urteotan gure gizarteak aldaketa asko pairatu ditu teknologian esaterako baina zergaitik hezkuntzak ez du hauen moduan eboluzionatu? Edo zergaitik ez da aldaketa hauetara moldatu?
Honek ez du batere zentzurik gizarteak hezkuntza baino gehiago eboluzionatzea, honen helburua umeak gizarteratzea baita.

5 hitz gako:
  • Hezkuntza
  • IKT
  • Globalizazioa
  • Desoreka
  • Teknologia



SORKUNTZA

Ez eduki zerbait sortzeko beldurrik, jarraitu zure ideiak eta ametsak eta ez ezazu iñoiz zure burmuina jan!

2. SAIO PRAKTIKOA

Bigarren saio praktiko honen lehenengo partea greba egunean egin genuen eta ez geundenez ia iñor ere ez hau oso laburra izan zen. bakoitzak zituen zalantzak galdetu eta alde egin genuen gure kabuz lan egitera.
Ostiralean denok gaundenez gainerako klasekideei hartutako erabakia komunikatu (jarraitu beharreko proiektu berria) zien Alaitzek eta hau pixka bat azaldu zuen, honez gain Egelan eskegi zuen hau zehatzako azaltzen zuen dokumentu bat.Hau egin eta gero bakoitzari bere kabuz lan egiten utzi zigun.
Esan beharra daukat gero eta erosoago sentitzen naizela lan hau egiten eta ordenagailuarekin eta hasiera batean izan nuen "beldur" hori gutxika-gutxika desagertzen doala.

2. SAIO TEORIKOA

Gaur greba eguna da eta hau dela eta oso txikia izan da klasean bildu diren ikasle kopurua. hau dela eta irakasleak programatik kanpoko klase bat eman du eta lauhilabetekoan zehar egingo dugunaz hizketan aritu gara.
Honela proiektu berri bat aurkeztu digu: 4 talde dokumentatzaileak izango gara eta hauek gainerako taldeak nola eta zeren inguruan lan egiten duten behatu eta azaldu behar izango dugu. Proiektu nahiko konplikatua denez hasiera batean ez dut oso ondo ulertu eta nahiko negatibo  agertu naiz, baina hau lasaiago pentsatuta proiektu eta erronka polit bat dela ikusi dut.
hau azaldu ostean honekin aurrera jarraitu nahi dugun galdetu digu eta baizkoa irten denez hau izango da irakasgai honetan egin beharko duguna (blog honetaz gain).

jueves, 23 de octubre de 2014

1. SAIO PRAKTIKOA

Lehenengo egun honetan ordenagailu gelara heldu gara denok ikasteko eta lan egiteko prest, bakoitza bere lekuan eseri bezain pronto blogarekin bete-betean sartu gara.
Lehen pausua blog bat nola sortzen den ikastea eta hau praktikara eramatea izan da, honetarako blogger izeneko orrialdean sartu gara eta jarraian sortu dugu bakoitzak berea. Jarraian bakoitzak nahi duen diseñoa eta forma eman dio bere orrialdeari eta hemen hasi dira lehen arazoak sortzen (nola sartu interneteko argazkiak, zein forma aukeratu...) baina irakaslearen eta ikasleon arteko laguntzari esker denok lortu dugu bakoitzak nahi duen moduan diseinatzea bere espazioa.
Klasea bere bukaerara heltzen hasi da eta etiketak nola jartzearen gaiarekin hasi gara, gai hau konplikatuagoa denez denok ez dugu lortu helburua (etiketak nola sortzen diren ikastea) baina apurka-apurka eta elkarlaguntzaz denok izango gara gai hau egiteko.
Hausnarketa txiki bat egiteko ez naizenez informatika gaietan aditua nahiko galduta eta humore txarrean sentitu naiz hasieran baina gutxika-gutxika egin dut eskatzen zidatena eta saiatuz gero gai izango naizela helburuak lortzeko ikusten dut.

1. SAIO TEORIKOA

Gaur lehenengo eguna izan da eta ohiko aurkezpenak egiteaz gain IKT ikasgaiaren sarrera txiki bat egin dugu, irakasleak zer egingo dugun azaldu digu eta baita zeintzuk diren lortu nahi dituen helburuak.
Esan beharra dago hasiera baten nahiko galduta sentitu garela blog hau egin behar genuela entzuterakoa, gehienok ez baitugu iñoiz honelako zerbait egin biana orokorrean guztiok jarrera nahiko positiboa agertu dugu ideiaren aurrean.

Nire iritzi pertsonala nahiko positiboa da gazteoi askotan honelako gauzak egiteko (pentsatzen duguna plubikatu, sormena sortu...) iniziatiba falta zaigulako. ez dut esan nahi hau egitera behartu behar gaituztenik baina bultzada txiki bat batzuetan beharrezkoa da jarduera berriak sortzeko.